Aita Barandiaran: euskal antropologo eta etnologo ospetsua

Aita Barandiaran:    euskal antropologo eta etnologo ospetsua

2011-01-04

Hipertentsio arteriala, idorreri kronikoa eta loaren apnearen sindromea

Hipertentsio arteriala
         
Onuragarriak: Arrautza, esne eta barazkiz osaturiko elikadura, fruitu lehorrekin osatua, edo Mediterraneoko dieta arrain urdinarekin. Potasio askoko jangaiak: frutak eta barazkiak (batez ere: bananak, zitrikoak, abrikotak, ahuakateak, fruta lehortuak, patatak, batatak, ogiak eta bihi osoko laboreak). Koipe osasungarriak: oliba olioa, kakahuete olioa, ahuakatea, fruitu lehorrak; lodia egonez gero, neurrian hartu. Antioxidatzaile askoko jangaiak. Azido foliko, B6 eta B12 ako dutenak.
             
Kaltegarriak: Koipeki saturatuak: hestebeteak, urdaiazpikoa, gurina, gaztak, esnegaina, margarina, kokoa, gozoak eta abar. Gatzik gabe jan behar da, eta gatz asko duen janaria baztertu (sodioa): hestebeteak, urdaiazpikoa, patata frijituak, olibak, gazta onduak eta urtzekoak, kontserbak, zorroko zopak, maionesa, saltsa gaziak, haragi kontzentratuak, gatza duten gailetak, itsaskiak; alkohola.
         
Beste jakingarri batzuk: Kontuz hauekin: loditasuna, diabetesa, kolesterola eta glukosa, tabakoa, pilula antisorgailua, sedentarismoa, estresa, lanarekiko menpekotasuna, presaka bizitzea, zarata handiko giroetan bizitzea edo lan egitea.
                    
Hipertentsio arteriala
                     
Idorreri kronikoa
        
Onuragarriak: Zuntza duten jangaiak hartu behar dira otordu guztietan; batez ere, zuntz disolbaezina dutenak (bihi osoko laboreak, koilarakada bat edo bi gari zahi). Irin osoko ogia. Mediterraneoko dieta edo arrautza, esne eta barazkiz osaturikoa, betiere esnekiak eta arrautzak neurrian hartuz. Fruta asko jan behar da, eta osorik, bai gosarian eta bai meriendan. Egunero barazkiak jatea komeni da. Egunean entsalada bat. Hobe patatak eta lekaleak, arroza eta pasta baino. Ondo hidrataturik egoteko, ur nahikoa edan behar da: egarri garen guztietan, eta gehixeago ere bai. Libratzen laguntzen duten frutak jan behar dira: aranpasak, aranak, gereziak eta abar.
             
Kaltegarriak: Animalia eta landare produktu findu gehiegi duten dietak (ogi zuria, laboreak eta deribatu finduak, irin zuriz eginiko gozoak, zukuak, freskagarriak, irabiatuak). Oso jangai koipetsuak (gaztak, gurina, margarina). Lehortzen duten jangaiak eta edariak (arroza, tea, irasagarra, mizpirak eta abar).
              
Beste jakingarri batzuk: Komeni da egunero ariketa fisikoa egitea, hala nola gutxienez ordubete ibiltzea. Libratzeko ohitura txarrak baztertu egin behar dira: esaterako, gogoa dugunean ez egitea; komunean sei minutu baino gehiago egotea; irakurtzeko zerbait hartzea; libragarriak erabiltzea. Larridura edo estresa izanez gero, komeni da lasaitzen ikastea eta larridurari aurre egiteko bitartekoak lantzea.
                          
Idorreri kronikoa

Loaren apnearen sindromea
           
Onuragarriak: Mediterraneoko dieta edo arrautza, esne eta barazkiz osaturikoa, esneki gaingabetuekin. Irin osoko ogia. Gluzemia tasa apaleko jangaiak: lekaleak, pasta, fruta. Landare proteina askoko jangaiak (bihi osoko laboreak, lekaleak, 50 gramo fruitu lehor) eta animalia proteina gatzgabeak edo gatz osasungarriak dituztenak (arrautzak, arrain urdina, jogurtak eta esne gaingabetua).
            
Kaltegarriak: Edari alkoholdunak. Kafea eta kafeina duten produktuak (tea, kolak, txokolatea). Kaloria askoko dieta: koipe askokoa (gaztak, hestebeteak, urdaiazpikoa, gurina, margarina eta abar), azukrea eta gozokiak, ogi zuria eta laboreen deribatu finduak. Gatza eta jangai gatzdunak (sodio askokoak).
            
Beste jakingarri batzuk: Erretzeari utzi behar zaio, guztiz. Egunero ariketa aerobikoa egin behar da, asko nekatu gabe; esaterako, arin ibili gutxienez ordubete. Pisu egokia izatea komeni da; beharbada jateko ohiturak aldatu behar dira, eta ariketa fisikoa egin, maiz eta modu zuhurrean. Ez da hartu behar logalea ematen duen botikarik. Hobe da alboka lo egitea, ez ahoz gora. Komeni da egunean gutxienez 15 minutuz aritzea arnasa sakon hartzen, ahoz gora etzanda.
                        
Loaren apnearen sindromea
       

No hay comentarios:

Publicar un comentario